Donostia hiri txikia da, baina baditu galdu ezin dituzun hainbat txoko:
Kontxa da hiriko harribitxietako bat, baita Donostiako ikur garrantzitsuenetako bat ere: marko paregabea. Santa Klara uhartearen parean kokatuta, Kontxako hondartzak hainbat eta hainbat aldizkari eta egunkarieko orrialdeak bete ditu. Hain zuzen, Europa eta Espainiako hondartzarik onena bezala izendatua izan da.
Parte zaharreko altxorrak:
Harresiak, kanoiak eta gotorlekuek zaintzen dute Donostiako altxorretako bat: pintxoak!
Kaiatik ibilaldia egin ondoren, Parte Zaharreko kaleetan barrena ibiliz pintxo ezagunak dastatzeko aukera izango duzu; miniaturazko plazerra. Horrez gain, azokak ere aurkituko dituzu, Bretxako Merkatua, esaterako.
Arkitektura ezagutuz:
Hiriko arkitektura altxorrak ezagutzeko ibilbidea, itsasoan hasten da, eta Urumea ibaiari jarraitu beharko diozu, hirian dauden aparteko zubiak ikus ahal izateko.
Lehen zubitik hasita, Zurriolako Zubia, alde batean, Kursaaleko Moneoren kubo modernoak ikusten dira (hondarretan lehorreratutako bi arroken itxura dute), eta, bestean, berriz, Belle Epoqueko diseinu tipikoaren multzoa: Viktoria Eugenia Antzokia eta Maria Cristina Hotela, bost izarrekoa.